Saturday, February 12, 2011

Ekuadorreko berriyak!!!

Kaixo kaixo kuadrillaaaa!!!!

Hemen gabiltza, oaiñe Puyo aldian danak elkartuta!Itziar eta Eider Olavida izeneko kanpaleku batian eon dia astia pasatzen, Amauta Ñanpi-ko (Puyoko eskola bat) ikasliakin udalekutan. Ane ta ni berriz, aste osuan zehar Tayun eon gea, umiakin udalekuak iten, bueno, hola deitu ahal bazayoe... Sei ume bakarrik euki ditugu ta settuan aspertze zian, orduan nahiko aspertuta pasaitugu goizak. Ta arratsaldiak ba mas de lo mismo, denak lanea juteia Chacrara (hemengo baratza) edo etxe berriya iteko tablak tokiz moitzea, ume gehienak e gurasuai ta aiton-amonai laguntzea juteia ta Ane ta ni ba lasai-lasai eote gea, hamakan etzanda ta irakurtzen ajajajaj. Hola plan ona emateu baño egiya esan nahiko nazkauta bukatu deu astia, eze ez geala ai iten sentsaziyuakin... Atzo Puyoa bueltatu giñan aste hontan ohianian zehar, komunitate desberdiñak ezautuz trabesia bat iteko asmotan. Baño planak aldatu in dia ta kostata izan bada re erabaki deu Bañosea jutia eta bertan astia pasatzia sumendiyak eta gauza desberdiñak ezautzen. Bihar goizian ateako gea haruntza Gasteizko unibertsitateko beste ikasle batzukin!

Gañontzian ondo gabiltza, Ane ta nik aldaketa batzuk eukikoitugu igual praktikaldiya ingo deun tokiyakin, Tayun 10 ume bakarrik baitaude, ta eztakau eze askoik iteko bertan. Koordinatzailia hori antolatzen dabil eta hurrengo astebururako jakingo deu ia nun eongo gean martxotik aurrea. Datorren astian laurok batea guaz Tayura umiakin udalekuak itea ta astia pasatzea!

Ta besteik gabe, Puyoko kaliak nahiko eromena dia, momenturo bozinak, kotxeko alarmak, sirenak, garrasiyak, txistuak... Kaliak dendaz eta txiringitoz josita daude, hemen jendia etengabe jaten ai da!!Ohianian baita harrituta uzte gaitue zenbat jateuen, platano egosiya ta yuka bakarrik eukita re kiloka!!Ohianeko umiak tximino txikiyak bezela ibiltzeia aurrea ta zuhaitzetatik hartzeituen edozein fruta ta hazi jaten pasatzeue eguna! Oain tximinua aipatu detela...Ane ta biyok aurreko astian tximino haragiyakin indako zopa jan genun!!!Haragiya goxua, baño salda ezintzan tragatu, eskerrak hemengo txakurrak jatorrak dian...jajajaja

Bueno ba!izangoezue gure berri laxte!!!Muxu handi bana zuetako bakoitzai!!

Eithne


Tayuko argazki batzuk jartzeixkitzuet!

Ane umiai aurpegiyak margotzen!







Demetrio, marguakin emoxionatu intzian ta ikustezue nola bukatu zuen...Atzeko umia Adonis da, Ado, hemengo irakaslian semia!




Tayuko sukaldia da hau, bertan prestatzeixkigu Doña Lindak otorduak!

Tayuko etxia da hau, gela pillua dazka eskubi aldian, turistantzat prestatuta dao!
 

Tayuko umiakin Pastaza ibaira bidian, malabarak iteko hondar bila!

1 comment:

  1. Ikustea ba gustoa zabiltzatela!!!!!!!!

    Disfrutatu Eithne! Ta hurrena zure argazki bat zintzilikatu, please, sumendi baten onduan edo...ajajajja!

    Aurrekuan zure amakin aurkitu nintzan ta faltan botatzeizula, nik ebai!

    Muxuuuuu Handiya!

    Miren

    ReplyDelete