Friday, February 18, 2011

Onondoka danoi !!!
         Afrikatik berri freskuekin gatoz. Ze ondo danok hain ondo egotia munduko puntu txiki txiki batzuetan, batetik bestera kilometruak, itsasuak, kontinentiak eta ozeanuak dauzela !!



        Aurreko astien auki ginuzen momentu batzuk inoiz baino geixau aspertu ginela, ze eskolatik juen ginen festa batzuetara, ta zelan esto es Afrika, behin egon ginen itxaroten hastia eskolen arteko jaialdi moduko bat 10 :00etatik 15 :00tara !!! ta hasiko zala ensegida esaten zoiezen ordu erdiro. Eskerrak umiak izugarri entretenitzen dabela hemen (batzutan hasta aspertu). Beste jaialdi bat gazterian eguna izen zan, ta eskualdeko eskola guztixek desfilau zabien bardin jantzita, abesten, militarren modura. Egun hori izen zan desfase guretzako bebai.
        Asteburuen, egon ginen Bamendan. Da hiri anglofonua (oso zaila txipez aldatzeko), kriston aldaketia kilometro gutxi batzuen barruan, hizkuntzai dagokixonez, ze bestela berdin berdin Afrika izaten jarraitzen dau. Bertan kriston mobidia izan ginuan txoferrakin. Guk piskat lenau pagau jaun taxixai bixendako inportia ta hara heldutakuan barriro eskatzen zoskuen dirua. Nazka nazka inda beltzen erreinuan txurixa izatiana, bertatik jutia erabaki ginuan, baina tiraka hasi jakuzen ordaintzeke ez juteko. Azkenian dana primeran amaitxu zan, ze ejekutibo batzuk agertu zian es dakigula nundik eta harek pagau zotzen guri lasai lagatzeko. Horretako bat, kasualidadez gure eskolian sortzailian lagun haundixa da eta kontaktu interesante bat lortu dou Bamendan. Rastatxo batzuk be indou eh Irati! Ia zure txurrituek ez dozkue emoten inbidixaik.
Hurrengo egunian, juan ginen mendira ta guretzako izan zan la bonba, ze pastore peul-ekin momentu on bat pasatziaz aparte, ez zoskun inok agobiau eta energia positibo pila bat hartu ginuzen.



       Ta oingo astia, fua, fua !!! A ze ikusi doun eta a ze in doun!!!!!!! Nun gelditzen die gure pedagogiako klase guzti hareik danak. Bueno kontatzen hasiko ga nundik nora doiazten tiruak. Disziplinia lortzeko egurtu itxen da eta guk aukeria izan dou gure alternatiba guztixak martxan jartzeko, baina barre besteik ez dozkue itxen. Ze zaila dan bronka bat frantsesez botatzia!!! Gaur adibidez egon ga HHn eta guk ez douna lortu, 10 urteko neska-mutiko batzuk lortu dabe. Egurra edo latigo itxurako goma bat atara eta danak firme! Beste klase baten berriz, anderenua ikasliak filan jarri eta banan-banan, inor etzala libratzen, kriston egurtuak ematen eon da. Umiak gogorrak die benetan, negarrik be ez dabe itxen halakotan.

Hemen CAMERUNen, sexu hezkuntzako klase bat ikustera jun ginen DBHn. Eta en resumidas cuentas hau da gehixen inpaktau zoskuna; prebentzinua=abstentzinua eta preserbatibua=infidelidadia edo prostituzinua. Eta hemen ez da bukatzen dana, bukaeran 10 bolondresek in zabien HIESan pruebia eta…3k behintzat bazeukien (hala nola ikusi ginuzen resultauak).
        Ostirala danez, asteburuan ze in bihoun erabaki dou eta kanpora jungo ga piskat deskonektatzera. Ia aurreko asteburuan bezelako abentura politxekin bueltatzen gan.
Zorionak Elorrixo-Bergarako euskalkixan irakurtzeko gai izan zatenoi!
Animo latinoamerikanuei eta bestiak be zaindu!!
Irune eta Itziar Banock-etik

No comments:

Post a Comment