Tuesday, February 8, 2011

3 matxo Perutik!

Kaixo kaixo!!

Gure abenturiai ere eman dixeu hasieria! Hasieria nahiko potentia izan zan, 26 ordu leku batetik bestea, 3 eskala, 4 herrialde, hegazkiñian ordu asko... baña bueno azkenian iritsi giñan Lima!

Airoportura iritsi eta Jorge zauan gure zain, hostalea eramateko prest. Hegazkiñetik erten giñan momentuan konturau giñan Perun etxen zoan beruakin, hirurok izerditxan!
Taxian montau giñan eta hiriburuko argi danan artian gure  bizia arriskuan jarri giñun, hauraxe zan kaosa! Kotxiak boziniakin funtzionatzeue, hemen ezto ez stop-ik ez izez! Bozinia ligatzeko ere ibiltzeue, ke pasada!


Hostalea etorteakuan konturau giñan toki pribilegiauan bizi geala.
Atzoko eguna deskantzau (segundu bat baño gitxio tardau giñun lo hartzen) eta gaur Limako zentrua ezagutzea jun gea. Egixa esanda ezan espero giñun morukua. Oain arte ezagutu deunak ezteu sortzen beste munduko interesik, alde zentrala Europeizatuta dauala pentsatzeu (zentru komerzial asko, Mc donald`s-ak...).
Hala ere igartzen da kontrastia zonalde pobre eta aberatsan artian.

Egun guztixan oñez ibilitxagero, sargorixakin nazka nazka einda etorri gea bueltan, hankak olestak moruan (hala ere amazonasekua ezin da superau!). Bixar goizian goiz Limako beste auzo bat ezagutzea guaz, Miraflores, eta bertan baño ederra hartukeu, horretxekin goz ametsetan egun guztixan!

Ala a jugar a pala! Hurrengoarte! Besarkada bat Perutik!

No comments:

Post a Comment