Bazen garai, bai, Euskal Herritik ere gure esperientziak zuekin konpartitzeko! ze, nahiz eta etxean egon, esperientziak ere milaka ditugu, ez pentsa!jiji! zeozerkin konformatu beharko gara urrutiko lurraldeetan galdurik ez gaudenok!
Bueno, ba Iruñatik, Naroa eta Eider, "El Molino" heziketa bereziko ikastetxean ikusten gaudenaren laburpentxo bat idatziko dizuegu. Ikusiko dituzuen argazkiak ikastetxearen web guneko argazkiak dira, ze ezin ditugu guk argazkirik atera, ikasleen datuak, argazkiak etab. ezin ditugulako zabaldu.
Hemen ikusten duzuen bezala, Hidroterapian daude. Astean behin, Iruñako igerilekuetara joten gara ikasle talde ezberdinekin. Pasada bat da, batez ere, mugikorasun zailtasunak dituzten ikasleak uretan nola disfrutatzen duten eta nola mugitzen diren ikustea! Beste ikasle batzuk gainera, irakasleek komentatzen digutenez, uretan askoz gehiago hitz egiten dute, beraien ikaskideekin gehiago erlazionatzen dira... Ba hori, arrazoi batengatik edo besteagatik, gozada bat!!
Hau musikoterapiako klase bat da. Aktibitate hau jantokia baino lehen edo jantokia eta gero egiten dute ikasle batzuk. Egun batean klasera sartu ginen eta uste dugu, ikasleak baino gehiago gozatu genuela!! Erlaxazioan lo geratu ginen!!jajaja!!
Eguerditan egiten duten beste aktibitate bat, antzerkia da. Antzerki talde bat dago eskolan eta haien antzezlana prestatzen dute, ondoren Iruñako antzokietan antzezteko, por todo lo alto!! Iazko antzerkia haien nahiak lantzen zituen, antzerkiko zuzendariek komentatu zigutenez, pasada bat da gazte hauen nahiak entzutea, askotan, jendeak ez duelako uste gainontzeko gazteen antzeko nahiak dituztela. Aurteng antzezlana oraindik prestatzeko dago, baina oso itxura ona dauka, pena mereziko du ikustea!
Bueno neskak, gaurkoz nahikoa da, beste batean, lantzen dituzten tailerren berri emango dizuegu! Bitartean, disfrutatu Camerun, Peru, Bolivia, Ecuador... aldetik!!!
Muxu handi handi bat preziosas!



No comments:
Post a Comment